Aurten ere, bi final

Bilboko Aste Nagusiko pilota feriak lau jaialdi izango ditu. Olaizola II.a: «Sinatuko nuke egun nagoen sasoian egotea erretiroa hartu arte»

Berria. Bilboko pilota feriak iazko egitura bera izango du aurten ere, eta bi torneotako finalak jokatuko dira. Aspek eta Baikok lau eguneko diseinu baten alde egin dute, eta hilaren 20, 21, 22 eta 24an izango da. Lehen jaialdian, asteartez, Bizkaia taldekako torneoko finala jokatuko da, Oiz eta Anbotoren artean. Bigarrenean berriz, Aste Nagusiko torneoko lehen finalerdia izango da, Baikoko pilotarien artekoa: Olaizola II.a eta Mariezkurrena II.a, Urrutikoetxea eta Albisuren aurka ariko dira. 22an jokatuko da Aspekoen finalerdia: Elezkano II.ak eta Zabaletak, Altuna III.a eta Rezustarekin neurtuko dituzte indarrak. Feriako azken egunean izango da finala. Jaialdi guztiak arratsaldeko seietan hasiko dira.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
Elezkano y Zabaleta defenderán su título en Aste Nagusia
Entrada siguiente
Sin novedades pero con pedigrí de sobra