Ausarta izateko jaioa

7-0 galtzen hasi arren, Jokin Altunak behetik gora egin du, eta merezita sailkatu da finalerdietarako. Min handia egin du saketik, eta oso oldarkor aritu da erasoan

Berria. Erasoan, beti erasoan, eta, ahal bada, pilotari bote egiten utzi gabe. Hori da Jokin Altunaren kredoa. Lau eta erdian eta binaka aspaldi jarri zuen indarrean, eta orain buruz burukora ere eraman du. Ausart izateko jaioa da, eta ausardia horri esker irabazi zion atzo Mikel Urrutikoetxeari. 7-0 galtzen hasi arren, Altunak bere buruan sinesten jarraitu zuen, oldarkor jokatuz, azken txanpan bereziki, eta buelta eman zion hasiera txarrari. Garaipenari esker, buruz burukoaren finalerdietarako sailkatu da, eta Joseba Ezkurdia izango du aurkari bi aste barru. Ezustekoen urtea da, lau zerrendaburuak lehen partidan kanporatuak izan baitira. Buruz burukoan halakorik gertatzen den lehen aldia da.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Los cuartos de final del Manomanista más sorpresivos desde 2004
Entrada siguiente
Altuna elimina a Urrutikoetxea (16-22)