Aspeko sei pilotariak ariko dira lau eta erdiko final-laurdenetako ligaxkan, eta Baikoko bi baino ez. Inoiz ez da egon horrenbesteko aldea
Hamabi pilotari izan ziren duela astebete Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (EPEL) Lau eta Erdiko Txapelketaren aurkezpenean; enpresa bakoitzetik sei. Erdiek bakarrik segitzen dute lehian. Haiek guztiek jokatuko dute final-laurdenetako ligaxka.