Banaketa berari eutsita

Irribarria eta Dario ostiralean ariko dira; Jaka eta Urrutikoetxea, larunbatean; eta Agirre, Elezkano II.a, Altuna III.a eta Ezkurdia, igandean

Berria. Banakako Txapelketako aurreneko galbaheak egin du bere lana: lau pilotari sailkatu dira final-laurdenetarako, eta beste lau geratu dira lehiatik kanpo. Dario Gomezek, Asier Agirrek, Erik Jakak eta Jokin Altunak egin dute aurrera, hurrenez hurren, Iraitz Zubizarreta, Oinatz Bengoetxea, Joanes Bakaikoa eta Jon Ander Peña kanporatuta. Ezusteko bakarra egon da: Agirrek Bengoetxea VI.a bidean uztea. Beste hiru kanporaketetan, ordea, ustez faborito zirenek irabazi dute.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Darío, Elezkano II, Irribarria
Entrada anterior
El Manomanista, un nuevo ciclo
Entrada siguiente
Adelantar la pasa no encoge el saque