Baten poza, bestearen kezka

Binakako Txapelketako lehen fasea bukatu berri da, eta bi enpresek balantze ezberdina egin dute: Aspen ia dena da zoriona; Baikon, berriz, gertatutakoaren «azterketa sakona» egin behar dute

Berria. Asperen eta Baikoren bulegoetan aldarte oso ezberdina dago. Binakako Txapelketako ligaxka urteko azterketarik luzeena da bi enpresentzat, eta pilotari gehien aztertzen duena. Hura bukatu berritan, emaitza oso ezberdina lortu dute. Baikok bikote bakarra sartu du finalerdietan, Victor-Albisu, eta Unai Iglesias kudeatzailea ez dago gustura emaitzarekin. «Ez ditugu bete aurreikuspenak. Pilotari batzuek ez dute beren jokoa egin, eta lesio ugari izan ditugu. Guk hamalau aldaketa egin ditugu; Aspek, aldiz, bat ere ez. Dena den, ez da aitzakia, txapelketa bukatzean azterketa sakona egin behar dugu zer gertatu den ikusteko».

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Irribarria y Zabaleta, otra vez favoritos
Entrada siguiente
El hijo pródigo de Antzizar