«Batzuek gora egin dute, eta nik, behera»

Lau eta erdiko txapelketan «lan eskasa» eginda, autokritikarik ez du falta Artolak. Lesioak gainditu eta konfiantzaz zenean, kale egin du. Halere, hori aldatzeko gogotsu eta ilusioz dago

Berria. Koska bat gora egin nahia eta ezina. Aspaldian sentipen horrekin bizitzen ohitua dago Iñaki Artola (Alegia, Gipuzkoa, 1994). 2014ko ekainean debuta egiterako erakutsi zuen puntako pilotaria izateko aukera handiak zituela. Ezbairik gabe, goi mailako partidak ere jokatu ditu hiru urte eta erdiotan. Haatik, oraindik ez du lortu onenen artean egonkortzerik. Urrutira joan gabe, lau eta erdiko txapelketan ere aurrerapauso bat eman ezinda geratu da. «Emaitzak ez ezik, emandako itxura eskasak ere mindu nau». Hala, beste pilotari batzuek aurrera egin duten heinean, hura atzeraka joan dela iruditzen zaio. «Ezeren gainetik, ni naiz errudun nagusia, baina lesioek ere ez didate asko lagundu». Ilusiorik galdu ez duela eta, itxaropentsu dago binakako txapelketarako Asegarcek hura hauta dezakeela eta.

Guztia irakurri

Entrada anterior
Peña: «Jugar el año que viene en Primera sería algo grande, más que ganar la txapela»
Entrada siguiente
[Vídeo] Altuna no se ha mostrado conforme con su primer entrenamiento