Leitzarrak, erakustaldia emanda, eta Larunbek 22-21 irabazi dute Irribarria eta Rezustaren aurka, Tolosan
Berria. Bengoetxea VI.ak eta Larunbek 22-21 irabazi zieten atzo Irribarria eta Rezustari, Tolosan. Asegarcekoek lau partida irabazi dituzte ligaxkan, eta horietatik bi liderren aurka izan dira. Atzo, laugarren puntua lortu zuten, eta are gehiago estutu dute binakako txapelketako lehen fasea. Lau bikote daude puntu kopuru horrekin. Galtzaileek, berriz, finalerdietarako sailkapena ziurtatzeko lehen aukera galdu zuten.