Berdinen arteko norgehiagoka

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia, igandeko lau eta erdiko finalerdirako aukeratutako pilotekin, atzo, Gasteizko Ogeta pilotalekuan

Igandeko lau eta erdiko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak. Hamargarren aldiz ariko dira elkarren aurka diziplina horretan

Berria. Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietako partida jokatuko dute igandean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan (16:30, ETB1). Hamargarren aldiz ariko dira bi pilotari horiek elkarren kontra diziplina horretan. Aurreko bederatzi neurketetatik lau txapelketakoak izan dira, eta hirutan nagusitu da Ezkurdia; hain zuzen ere, azkeneko hiruretan; tartean, bi finaletan, 2018koan eta 2019koan. Iaz, ordea, Altuna III.ak jantzi zuen txapela, finalean Erik Jakari irabazita. Azken horrek kanporatu zuen Ezkurdia finalerdietan.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Entrada anterior
Viento cruzado para Altuna III
Entrada siguiente
Una semifinal de miedo en el Ogueta