Mikel Urrutikoetxeak zail ikusten du binakakoaren finalerdietarako sailkatzea, baina gustura dago bere jardunarekin: «Lanak eman dizkiegu aurkari guztiei»
Berria. Azken sailkatuak dira, baina Mikel Urrutikoetxeari (Zaratamo, Bizkaia, 1989) ez zaio antzematen. «Egia da oso zaila dela finalerdietarako sailkatzea, baina ni oso gustura nago ematen ari naizen mailarekin. Ander [Imaz] ere oso ondo ari da». Urrutikoetxeak bere buruari botariko lorea ez da harropuzkeria, zerbaitegatik dago pilotari onenaren sailkapeneko buruan —220 puntu ditu, Jon Ander Albisu bigarren sailkatuak baino bi gehiago—, eta partida handiak jokatu ditu.