Lehenengoek 22-14 hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu, eta bigarrengoek, 22-21 Laso eta Iztueta
Binakako Txapelketako bikote sendoenak direla berretsi dute bai Ezkurdiak eta Rezustak eta bai Elordik eta Zabaletak. Lehenbizikoek 22-14 hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu, eta partidarik galdu gabe daude. Elordik eta Zabaletak, berriz, lehenengoa galdu zuten, baina hurrengo hirurak irabazi dituzte. Ez dute nolanahiko garaipena lortu gaur, tanto baten aldeaz irabazi baitiete artean neurketarik galdu gabe zeuden Lasori eta Iztuetari: 22-21.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/bikote-sendoak-direla-berretsi-dute-ezkurdiak-eta-rezustak-nahiz-elordik-eta-zabaletak_2135316_102.html.