Binakako Txapelketak eman dion «oparia» aprobetxatu nahi luke Iker Irribarriak

Urdulizen, ostiralean, «Ezkurdia saihestu eta jokoa Martijari kargatzea» izango da Aramako aurrelariaren lehendabiziko lana, Zabaletarekin batera

«Kolpe bat jasotzen duzun bakoitzean bizitzak beste aukera bat ematen dizu». Filosofiko eta estoiko azaldu zen atzo Iker Irribarria Urdulizko pilota aukeraketan. Aramako aurrelariak 2017an Rezustarekin batera Binakako Txapelketa eraman zuen eta bi urte geroago, Zabaleta atzelari zuela, finalera iritsi zen Elezkano II.a eta Rezustaren aurka galdu bazuen ere. Baina 2023an gaude orain eta oraindik 26 urte bakarrik baldin baditu ere, ostiral honetan egingo du aurrelari gipuzkoarrak Binakako Txapelketako edizio honetan debuta, Aitor Elordik ezker eskua minduta baitu.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Irribarria, Martija, Zabaleta
Entrada anterior
Iker Irribarria: «Este partido es un regalo»
Entrada siguiente
Iker Irribarria: «No me esperaba jugar, es un regalo»