Gaur jokatuko dute Jakak eta Zabaletak Bengoetxea VI.a eta Larunberen aurka, Tolosan
Berria. Ligaxka estu joan ostean, argitu da jada zein bikote ariko diren binakako txapelketako finalaurrean. Irribarria eta Rezusta izan ziren sailkatzen aurrenak, eta Olaizola II.a eta Untoria izan dira ligaxkako bigarrenak. Beste bi bikoteak Elezkano – Zabaleta eta Bengoetxea VI.a – Larunbe izango dira; hain zuzen, gaur elkarren aurka jokatuko dutenak.