Eibarren, Getarian, Urretxun, Zumaian eta Amezketan jokatuko dira baita lehen faseari gelditzen zaizkion hainbat neurketa
El Diario Vasco. Binakako Txapelketaren aurreneko faseari geratzen zaizkion bost jardunaldietako hogei neurketak, playoff-etako biak eta finalaurreko ligaxkako seiak zein pilotalekutan eta zein egunetan jokatuko diren eman dute ezagutzera Baikok eta Aspek. Egutegia zehaztuta utzi dute, zein partida izan daitezkeen erabakigarriak jakin aurretik. Bikote parte-hartzaileek badakite nori, noiz eta non egin beharko dieten aurre, euren prestaketa behar bezala bideratzeko.