Binakakoaren finalerdia, abenduaren 4an; finala, berriz, 8an

EPELeko epaileak baliorik gabe utzi du Agirre-Albisuri partida galdutzat emateko erabakia. ELA sindikatuak salaketa kendu du, eta ez da egingo epaiketa gaur

Berria. Gaur zen egitekoa epaiketa EAEko Auzitegi Nagusian Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (EPEL) epaile bakarrak Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako partida erabakigarrian hartutako erabakiaren inguruan: Baikoko hamabost pilotarik deitutako greba egiteagatik, Asier Agirreri eta Jon Ander Albisuri galdutzat eman zien urriaren 10ean Bilbon Joseba Ezkurdiaren eta Iñigo Bikuñaren aurka jokatu beharreko neurketa. Baina ez da egingo epaiketa. EPELeko epaile bakarrak atzera egin zuen atzo, eta baliorik gabe utzi zuen erabaki hori. Hala ere, zehaztu zuen ez duela uste orduan hartutako erabakiak pilotarien greba eskubidea urratu zuenik.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija
Entrada anterior
Ezintasunetik gozamenera
Entrada siguiente
La semifinal del Parejas, aplazada por la huelga, se jugará el 4 de diciembre