Ezkurdia eta Ladisek bigarren gairapena lortzeko aukera gaur gauez
ASPEpelota.eus. Bengoetxea VI.a (Artolaren ordezkoa) eta Arangurenek hil edo biziko norgehiagoka dute gaur Mallabian. Bostgarren jardunaldiari hasiera emango dion partida izango da gaur gauez Ezkurdia-Ladis Galarza eta Bengoetxea VI.a-Aranguren jokatuko dutena. ASPEko bikoteak aurrekoan lehen garaipena erdietsi zuten, Oinatzek eta Aitorrek ezinbestekoa dute gaur 22-ra heldu orain arteko ibilbidea zuzentzeko.
Mallabia I.a frontoiak abuztutik ez duela partidarik jasotzen. Nahiz eta publikorik gabe izan, zirkuitu profesionalera bueltatzen da Binakako Txapelketarekin. Bigarren eta azken partidan ere lehiaketa, promoziokoa, baina lehiaketa. Etxeko pilotaria, Aitor Elordi izango da erakargarritasun nabarmenena. Gamrnediarekin batera, Zubizarreta II.a eta Uriondo izango dituzte aurrez-aurre. Pilota jaialdia ETB-tik ikusteko aukera izango duzue 22.15etatik aurrera.