Bukaera ikusgarri batekin

Jon Ander Albisu atzelaria pilota bat eraman nahian, atzo, Labriten. Oso partida ona jokatu zuen ataundarrak

Irribarria-Rezustak markagailua irauli arren, azken txanpan galdu dute Laso-Albisuren aurka

Berria. Binakako Txapelketan orain arte erregulartasun gutxien erakutsi duten bi bikoteek jokatu zuten atzo Iruñeko Labrit pilotalekuan. Irribarria-Rezustak eta Laso-Albisuk partida on eta borobilak tartekatu dituzte huts anitz eta handikoekin, eta halakoxea izan zen elkarren aurka jokatu zuten norgehiagoka ere. Laso-Albisuk 20-22 irabazi zuten, ia beti markagailuan aitzinetik joanda, baina partidak gorabehera handiak izan zituen, eta ez zen azkenera arte argi ikusi zeinek irabaziko zuen. Bukaera zinez zirraragarria izan zuen partidak. Lehenbiziko itzulia bukatuta, bi bikoteak hiruna punturekin berdinduta daude orain.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, Irribarria, Laso, Rezusta
Entrada anterior
Laso y Albisu suman con agonía en el Labrit
Entrada siguiente
Jaka-Zabaleta, hoy en el Beotibar ante Artola-Ander Imaz