Buru berriak estaliko ditu txapelak

Lau hilabeteren ondoren, binakakoan gaur jakingo da nor diren txapeldunak: Irribarria eta Rezusta edo Bengoetxea VI.a eta Larunbe

Berria. Pilotak urtean duen egunik handiena buruz buruko finala omen da. Tradizioak hala erakutsi izan du, behintzat. Halere, estatistikek diote binakako txapelketak erakarri ohi duela jendea gehien. Iazko abenduan hasi eta lau hilabetez, leporaino beteta egon dira hainbat pilotalekutako harmailak, eta finalak ere sortu du ikusmina. Ez da gutxiagorako, bi bikoterik onenak lehiatuko baitira gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Iker Irribarria eta Beñat Rezusta izango dira faboritoak, nagusitasun handia erakutsi baitute txapelketan. Hamazazpi partida jokatu, eta hamabost irabazi dituzte. Hori bai, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek badute baikor izateko motiborik, behetik gora eginda baitaude. Gainera, Aspekoek galdutako bi neurketak haien kontra galdu dituzte. Edonork irabazten duela ere, buru berriak estaliko ditu binakako txapelak.

Gehiago irakurri

, , , ,
Entrada anterior
Irribarria-Rezusta parten como favoritos en la final
Entrada siguiente
Las diez claves de la final del Parejas

Entradas relacionadas

Menú