Entrenamenduetan erakusten zuen jokoa kantxan islatzea lortu du Joseba Ezkurdiak, eta horregatik jokatuko du lau eta erdiko finala, estreinakoz. Herri erdia eramango du pilotalekura. Gozatzen ari da.
Berria. Bere elkartean da hitzordua. Arbizu erdian dago (Nafarroa), eta 300 bazkide dira. Garaikurrez beteta dago, eta handiena Arbizuk Nafarroako Bigarren Mailako herriartekoan irabazitakoa da. Kafea eskaini dio kazetariari Joseba Ezkurdiak, eta espresso bat egitera ausartu da. «Ea hartzeko modukoa dagoen, bestela azukre guztia bota, kar, kar!». Esku ona du. Ona dago.