Caixabank Masters txapelketa hilaren 16an hasiko da, Zaldibarren

Aspeko eta Baikoko zortzi bikote misto osatu dituzte. Gasteizen izango da finala, Ogetan

Berria. Caixabank Masters txapelketa aurkeztu dute Goiuri jauregian (Gasteiz). Libia Lopez Gasteizko Udaleko zinegotziak, Gorka Arana Caixabankeko arduradunak, Unai Iglesias Baikoko zuzendari komertzialak eta Inaxio Errandonea Aspekoak azaldu dituzte txapelketaren nondik norakoak. Hilaren 16an hasiko da, Zaldibarko (Bizkaia) frontoian, eta Olaizola II.a-Zabaleta eta Jaka-Tolosa ariko dira nor gehiago. Txapelketak uda osoa iraungo du, eta Gasteizko Ogeta frontoian emango diote amaiera. Han jokatuko da finala, irailaren 19an.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Jokin Altuna juega el Masters con Aranguren y Jaka está anunciado el viernes en Zaldibar
Entrada siguiente
Un Masters de nuevo cuño