Dirudien baino arriskutsuagoa

Danel Elezkanoren buruz buruko jokoak harritu egin du Jon Apezetxea. Teknikariak erradiografia egin die pilotariaren dohainei, eta haren sena eta lanerako grina nabarmendu ditu

Berria. Astelena pilotalekuko harmailak ia hutsik daude. Pilota aukeraketa bukatu berri da. Zale kuxkuxero batzuk baino ez daude, kazetari setati pare bat, Aspeko teknikariak, eta igandean elkarren aurka jokatuko duten bi pilotariak, takoak kentzen. Elezkanoren alboan, Jokin Etxaniz Aspeko kirol zuzendaria dago, argibideak ematen. Pilotariak arreta guztia jarria du azalpenean. Jon Apezetxea ere teknikaria da enpresan, eta eszena aztertu du. «Jokinek asko landu du Danelen burua, indar handia eman dio. Hark sinetsarazi dio buruz buru ere joka dezakeela, eta ez dela aurkariak baino gutxiago».

Leer más

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Irribarria
Entrada anterior
Elezkano saldrá al ataque en el Astelena
Entrada siguiente
Behar zuen bultzada