Distirarik gabeko garaipena

Altuna III.a-Galarzak laugarren lehia irabazi dute jarraian: 22-20 Artola-Imazi. Aurrelariaren lan onak bikotekidearen partida txarra salbatu du. Baikokoek ez dituzte aukerak baliatu

Berria. Urtea amaitu moduan ekin diote urte berriari Jokin Altunak eta Ladis Galarzak: irabaziz. Aspeko bikoteak 22-20 hartu zituen mendean atzo Iñaki Artola eta Ander Imaz Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko azkeneko partidan. Hala, gorako bideari eusten diote: ligaxkako aurreneko bi partidak galdu eta gero, irabazi egin dituzte hurrengo laurak. Horri esker, jauzia eman dute sailkapenean, eta bigarren dira orain, lau garaipenekin. Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta bakarrik dituzte gainetik, lehia bat gehiago irabazita. Altuna III.a-Galarzak Artola-Imazi hartu diete aurre jardunaldi honetan. Baikokoek ere lau garaipen dituzte, baina Aspekoek tanto alde hobea dute.

Guztia irakurri

Entrada anterior
Altuna III-Galarza abren el año con victoria ante Artola-Imaz
Entrada siguiente
Altuna-Galarza suman un punto de los que valen por dos