Ekinaren ekinez lortu dute bigarren puntua Ezkurdiak eta Rezustak

22-15 hartu dituzte mendean Peio Etxeberria eta Martija. Neurketaren lehen erdian partidari neurria hartu ezinda aritu diren arren, etenaren ostean Ezkurdia agertu da lehen koadroetan.

Beteranoak izan arren, lehiarako pronto daudela erakutsi dute Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Peio Etxeberriak eta Julen Martijak ederki hasi dute neurketa, erritmo bizian, baina eten luzearen ostean nahi bezala aritu dira Ezkurdia eta Rezusta. Bi partidak irabazi dituzte, eta sailkapenaren lehen postuan kokatu dira. Peio Etxeberria eta Martija, ordea, sailkapenaren zuloan daude, bi partidak galduta.

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/ekinaren-ekinez-lortu-dute-bigarren-puntua-ezkurdiak-eta-rezustak_2134654_102.html.

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Martija, p etxeberria, Rezusta
Entrada anterior
Ezkurdia-Rezusta confirman en el Labrit su buen inicio en el Campeonato de Parejas
Entrada siguiente
Altuna-Aranguren y Elordi-Zabaleta llegan al Atano III con arranques opuestos