Elezkano eta Rezusta sailkatu dira binakako txapelketako finalera

Irabazleek erakustaldia egin dute eta Altuna eta Martija ezinean ibili dira ia partida osoan.

Berria. Atzean nagusitu eta aurrean erasora jo. Partidaren aurretik argi esana zuten bi bikoteek zein izango zen finalera sailkatzeko egin beharrekoa. Bi bikoteetako zeinek lortuko zuen falta zen jakitea, eta Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak erdietsi dute estrategia kantxan gauzatzea. Beñatek oso bizi jo du pilota, atzean nagusitu da, eta Elezkanok arriskatu eta ongi amaitu du aurrean. Egindako 13 eta galdutako bakarra, horiek neurketaren amaieran Zaratamoko aurrelariaren zenbakiak.
Etiquetas / Etiketak: altuna III, Elezkano II, Martija, Rezusta
Entrada anterior
Elezkano II y Rezusta no fallan y pasan a la final
Entrada siguiente
Elezkano II y Rezusta escondían su mejor carta