Elezkano II.a-Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Jaka-Aretxabaletari (22-11)

PILOTA. Abian da Binakako Txapelketako ligaxkako zazpigarren jardunaldia. Horrekin amaituko da lehen itzulia. Atzo hasi zen, Tolosako Beotibar frontoian (Gipuzkoa). Bertan, Elezkano II.a-Zabaletak aise menderatu zituzten Jaka-Aretxabaleta. Berez, Salaberrik izan behar zuen Jakaren atzelaria, baina COVID-19an positibo eman ostean, Aretxabaletak jokatu zuen. 4-2 atzetik egon eta gero, Elezkano II.a-Zabaletak 13-0eko partziala lortu zuten, eta horrek ia erabakita utzi zuen neurketa. Bihar, Eibarko Astelehena pilotalekuan (Gipuzkoa), Altuna III.a-Martijak Laso-Imazen kontra jokatuko dute (17:00 ETB1).

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/5001903/025/003/2021-12-31/elezkano-iia-zabaletak-nagusitasunez-irabazi-diete-jaka-aretxabaletari-22-11.htm.

Entrada anterior
Danel Elezkano y José Javier Zabaleta, más líderes tras ganar 22-11 en Tolosa
Entrada siguiente
Elezkanok eta Zabaletak lidergoa sendotu dute, 22 eta 11 irabazita