22-21 hartu dituzte mendean Peio Etxeberria eta Rezusta Beotibar pilotalekuan, nahiz eta 7-1 hasi diren galtzen
Binakako Txapelketa hasi besterik ez da egin. Txapelketa luzea da, baina beti komeni da ondo hastea, eta hasieratik puntuak biltzea. Hala egin zuten atzo Elezkano II.a-Tolosak, Peio Etxeberria-Rezustari 22-21 irabazita. Elezkano II.a Jokin Altuna ordezkatzen aritu da lehen bi jardunaldietan, eta Tolosarekin batera sufrituta lortu zuten lehen puntua.