22-15 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Martijari Labriten. Bigarren garaipena dute jarraian. 2-8 joan dira galtzen, baina partida irauli dute gero.
Binakako Txapelketa jokatuko duten bikoteen berri eman bezain laster jo zituzten txapela irabazteko faboritotzat Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta. Bi arrazoi zeuden uste horretarako: bata, Zabaleta nagusi dela binakako lehian; hura izan da azken hamarkadako atzelaririk onena, eta horren erakusle da bost txapel irabazi dituela binaka. Beste arrazoia zen Elordi eta Zabaleta elkarrekin aritutakoa zirela, 2022-2023ko denboraldiko ekitaldian, eta txapeldun izan zirela.
Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/elordi-eta-zabaleta-abiada-hartzen-hasi-dira_2134987_102.html.