Elordi eta Zabaletak faboritoak zergatik diren erakutsi dute

Zabaletaren bikote kidea baino askoz gehiago dela erakutsi zuen Elordik, atzo, Labriten

Etxeberria eta Martija 2-8 aurreratu ziren, baina Mallabiko aurrelariaren ekimenez, partida bikain bat jokatu ostean, nagusi izan ziren gorriak Labriten eta txapelketako bigarren puntua eskuratu zuten.

Elordi eta Zabaleta dira Binakako Txapelketa Nagusia irabazteko faboritoak, batez ere bikote moduan lan egiten badute. «Atano III.a pilotalekuan erakustaldia eman zuen Jose Javierrek; gaur gozakaitzago ikusi dut, baina behintzat lagundu ahal izan diot irabazteko», adierazi zuen Aitor Elordik atzo, Etxeberria eta Martija mendean hartu ondoren. Mallabikoa eta Etxarrengoa 2–8 atzetik ibili ziren, urdinek suziriaren pare ekin ziotelako partidari. Alabaina, bikotea osatuz, eta urdinek fisikoki beherantz egin ahala, buelta eman zioten norgehiagokari.

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2024-12-15/hemeroteca_articles/elordi-eta-zabaletak-faboritoak-zergatik-diren-erakutsi-dute.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Martija, P.Etxebarria, Zabaleta
Entrada anterior
Benvinguda a la Pilota
Entrada siguiente
Zabaleta cambia de lentilla y Elordi ve de lejos