Elordi-Zabaleta, merezita txapeldun

Aspeko bikoteak sendotasunez eta eraginkortasunez jokatu du, eta 22-13 menderatu dituzte Laso eta Imaz. Distira handirik gabeko finala izan da.

Gidoia nola pentsatu, halaxe idatzi dute gaur Elordik eta Zabaletak, Nafarroa Arenan. Iruñeko pilotaleku distiratsuak gaur zuen binakako lehen finala, eta ez da espero bezain ona atera. Ez, behintzat, jokoari dagokionez. Pilotazaleek gozatzeko ezaugarri guztiak ziren: harmailak beteta, jende gazte ugari, finalista berriak, kantxaren itxura aparta… Baina ez da nahi bezalako lehiarik atera, batez ere Baikoko bikoteak eskainitako itxura tristeagatik. Txapelketa osoan zehar mailarik onenera iritsi ezinda aritu dira Laso eta Imaz, eta nahiz eta finalerdietan hobera egin, gaur berriz ere euren maila onenetik urrun egon dira. Hori bai, merezita irabazi dute txapela Elordik eta Zabaletak, 22-13. Sendotasunez eta burutsu jokatzea aski izan dute garaipen erosoa lortzeko. Hala, Zabaletak laugarrenez jantzi du binakako txapela, eta Elordik estreinakoz.

+ info: https://www.berria.eus/albisteak/226383/elordi-zabaleta-merezita-txapeldun.htm.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, Zabaleta
Entrada anterior
La pareja perfecta
Entrada siguiente
Txapelas con los depósitos al límite ·