Erakustaldia eman ondoren, finalean izango da Altuna III.a

Jokin Altunak, 22-10 irabazi dio Unai Lasori Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den bigarren finalaurrekoa. Azaroaren 17an, Lau Eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko du, Nafarroa Arena pilotalekuan, Joseba Ezkurdiaren aurka

Ataria. Orokorrean, partida ederra jokatu dute bi pilotariek. Bi zati izan ditu, baina bigarren zatian Altunak ez dio ezer egiten utzi Lasori. Nafarrak ikaragarri jokatu du lehen zatian. 5 eta 1 aurreratzea lortu du, eta batez ere, pilota ongi mugitzen asmatu du. Fisikoki ere, Altuna baino indartsuago kantxaratu da, eta horrela mantenduko zela zirudien, baina joko horrek ez du jarraipenik izan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna III no da opción a Laso y repetirá la final con Ezkurdia
Entrada siguiente
Jokin Altuna o la vulgaridad de lo extraordinario