Erik Jaka txapeldun

Erik Jaka txapeldun

Hasieratik aurrea hartu ondoren, aldea ongi kudeatu, eta bizitzan estreinakoz buruz buruko txapeldun izan da Erik Jaka. Bukaeran sufritu arren, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari.

Berria. Erik Jaka da 2020ko buruz buruko txapelduna. Ezohiko urte honetan, ezohiko txapelketa joan da, eta txapelduna ere ezohikoa suertatu da. Lehen tantoetatik aurrea hartu du lizartzarrak, eta aurretik joan da amaierara arte. Bukaeran sei tantoren alde ederra ere izan du, baina, azken tantoa egin ezinda, gorriak ikusi behar izan ditu lizartzarrak. Dena den, sufrimenduari esker, 22 eta 20 irabazi dio Jokin Altunari, eta estreinakoz jantzi du buruz buruko txapela. Pozarren agertu da txapelduna partida amaieran: «Amari eskaintzen diot garaipena. Azkenaldian izugarri sufritu dugu familian, eta, dudarik gabe, bera daukat buruan. Berak emandako indarragatik izan ez balitz, ezinezkoa izango zen halako balentria bat lortzea».

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, jaka
Entrada anterior
Erik Jaka, txapela con todo merecimiento
Entrada siguiente
Sorpresa en la gran final: Erik Jaka se impone al favorito Altuna y se lleva la txapela del Manomanísta