Erik Jakak 22-20 irabazi dio Iñaki Artolari

Erik Jakak 22-20 irabazi dio Iñaki Artolari

Partida ikusgarria jokatuko dute eskualdeko bi pilotariek buruz buruko txapelketaren final-zortzirenetan. Lizartzarrak Joseba Ezkurdiaren aurka jokatuko du maiatzaren 4ean Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Tolosaldeko Ataria. Partida gorri hasi da, 7-0 aurreratu baita Erik Jaka. Ikusgarri jokatu du tanto bolada horretan, ezker bolearekin Iñaki Artola erabat gaindituz. 15-3koarekin partidak kolore bakarra zuela zirudien, baina orduan iritsi da alegiarraren berpiztea. Hala eta guztiz ere, Jaka izan da bigarren atsedenaldira aurretik iritsi den pilotaria, eta oraindik ere abantaila handiarekin: 18-7. Hortik aurrera kolore bakarra izaten segitu du jokoak, baina, kasu honetan urdina. Iñaki Artola 20-9tik 20nakora joan da zuzenean. Bi tantoren faltan bi pareta batek puskatu du Artolaren erreakzioa. Jakak ez du oparia alferrik galdu eta atzean tantoa amaitzea lortu du: 21-20. Azken tantoa ez da nahi bezala hasi lizartzarrarentzat. Sakeari erresto bikaina eman dio Artolak, eskuin sotamanoz. Baina ausart jokatu du lizartzarrak eta erasoan tantoa amaitzea lortu du.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Artola, jaka
Entrada anterior
22-20: Agónica victoria de un Jaka que alcanza los cuartos por primera vez
Entrada siguiente
Jakak 22-20 irabazi dio Artolari, eta final-laurdenak jokatuko ditu