Erritmoa ezartzera joango dira

Mikel Urrutikoetxea eta Joseba Ezkurdia, pilotak aukeratzen, atzo, Bizkaia pilotalekuan

Urrutikoetxea eta Ezkurdia gustura daude lau eta erdiko finalerdietarako hautatutako pilotekin. Sarrera gutxi saldu dira oraingoz

Berria. Joseba Ezkurdia eta Mikel Urrutikoetxea prest daude igandean Lau eta erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatzeko. Biek ondo ikusten dute euren burua, eta badakite partidaren erritmoa ezartzea lortzen duenak izango duela eskura garaipena. Ezkurdiak iragarri du norgehiagokari bizitasuna ematen ahaleginduko dela. «Ez diot beldurrik partida luzatzeari. Orain arteko jokoa errepikatu behar dut: sakea aprobetxatu eta erritmoa jarri tantoan». Azkartasuna lortzen saiatuko da, badakielako hori aldeko izango duela. Baina, era berean, badaki Bizkaia pilotalekua «gaitza» dela abiadura lortzeko. Urrutikoetxeak ohartarazi du «indarberrituta» dagoela, partida luze bati aurre egiteko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Urrutikoetxea
Entrada anterior
El pasado no importa en la ‘jaula’
Entrada siguiente
Ezkurdia, a saltarse las estadísticas