Eskema desegin dio

Altuna III.ak laugarren urtez jarraian irabazi dio Olaizola II.ari lau eta erdiko txapelketan. Ez du inolako minik sumatu ezker besoan

Berria. Dagoeneko ez da kasualitatea. Jokin Altunak lau eta erdiko azken lau txapelketetan jokatu du Aimar Olaizolaren aurka, eta lauretan irabazi dio. Pilotari gutxik lortuko zuten horrelako boladarik Goizuetakoaren aurka, eta zerbaitegatik da. Neurria hartua dio, agerikoa da, baina partidak zuzenean ikustean sentipena beste bat da: eskema desegin dio. Olaizolak zerbait asmatu behar du Altunari aurre egiteko, hala izan ezean kosta egingo baitzaio txapelen lehiara itzultzea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
Altuna III disipa las dudas a lo campeón
Entrada siguiente
¿La zurda? Muy bien, gracias