Eskerrak ez zeuden pozik

Jose Javier Zabaleta pilotari jotzen, urrutira Ander Imaz duela

Txapelketako partidarik onena jokatuta, binakako finalean sartu dira Ezkurdia eta Zabaleta. Elezkano eta Rezustak aski dute gaur irabaztea finalean izateko

Berria. Inor gutxik esperotako gidoia izan zuen binakako txapelketako partidarik erabakigarrienak, atzo, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Piloten harira aste barruan makina bat polemika sortu ondoren, pentsatzekoa zen Olaizolaren eta Imazen alde joan zitekeela neurketa, haiei mesede egiten zien materiala izango zutelako saskian. Besteak beste, pilotekin konforme ez, eta hautaketari muzin egiteko zorian izan baitziren Ezkurdia eta Zabaleta. Ordea, usteak erdia ustel. Pilota oso egokiekin, txapelketako partidarik onena jokatu zuten Ezkurdiak eta Zabaletak, eta merezita izango dira apirilaren 8ko finalean, Bilbon. Hasi eta buka, Aspeko bikoteak gain hartu zion Asegarcekoari, eta Olaizolak eta Imazek ez zuten ezertarako aukerarik izan. Horiek hala, Aspek 31 eskutik dauka orain. Elezkano eta Rezusta Altuna III.a eta Martijaren aurka ariko dira gaur, Gasteizen, eta lehenengoek irabaztea aski dute finalean sartzeko. Bigarrenek ez dute inolako aukerarik.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia, Imaz, Olaizola ii, Zabaleta
Entrada anterior
Julen Martija: ‘Ez naiz batere lasaia’
Entrada siguiente
Un bombardeo de principio a fin