Eskuko minak ere ez du generorik bereizten

Lehiakortasuna eta partida kopurua handitzeak arazoak sortu dizkie eskuz ari diren emakumeei

Gara. Emakumeen esku pilotaren garapena abiadura izugarrian hartzen ari da eta 2015ean Zamudion jokatu ziren Emakume Cuparen finaleko irudiak abenduan Azkoitian jokatu ziren Lau eta Erdiko Emakume Master Cuparen finalekoekin alderatzea baino ez dago, atzean dagoen lan guztiaz jabetzeko. Emakumeen esku pilotak arrotz izateari utzi dio, komunikabideetan lekua irabazi du, pilotari kopurua izugarri hazi da –igandean hasiko den Binakako txapelketan 110 izatera helduko dira–… baina garapen honek ere badu beste aldea, eskuko minak ere ez du-eta generorik bereizten eta gizonezkoei horrenbeste arazo sortzen dizkien eskuko mina ere agertu da emakumeen artean.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Olaizola II rompe la barrera de los 200
Entrada siguiente
Agertzen ez den erantzuna