Eskupilota Nafarroara heldu da

Hiru hilabeteko etenaldiaren ostean eta San Ferminak bertan behera geldituta, CaixaBank-ek Iruñeko egoitza nagusian aurkeztu du Labriten jokatuko diren partidak

ASPEpelota.eus. Iruñeko Labrit frontoia urteak darama eskupilotaren gune nagusietako bat izaten. Zoritxarreko COVID-19ak dena eten eta pilota ikuskizuna bere horretan gelditu da. Gaur, aldiz, CaixaBank-i esker, Labritek ateak irekiko ditu, uztailak 4 eta 5. Abuztuaren 1ean berriz, Promozioko Finala jokatuko da.

CaixaBank banketxeak 25 urteren ostean gure babesle nagusian bihurtu da, uda ‘desberdin’ honi aurre egiteko, Nafarroa, Aragoi eta Errioxako arduradunak, Isabel Morenok, azaldu duen bezala. Etzi, uztailak 4, larunbata, Elezkano II.a-Aretxabaleta alde batetik, eta Altuna III.a-Imaz, bestetik. Igandean, uztailak 5, Olaizola II.a-Zabaleta vs Artola-Rezusta.

Gaurkoan ASPE eta Baikoko arduradunek aurreratu dute, abuztuaren 1ean, pandemiak eten zuen Promozioko Binakako Txapelketaren inala jokatuko da Labrit-en. Bikote finalista bat argi dago, Agirre-Eskiroz. Bigarren finalistak, jokatzeke gelditu zen finalaurrekotik irtengo da: Peña II.a-Aranguren vs Zabala-Ruiz. Erabakitzeke dagoen frontoi eta data baten.

Etiquetas / Etiketak: ruiz, zabala
Entrada anterior
Inaxio Errandonea: «Queremos transmitir confianza a los ayuntamientos y al pelotazale»
Entrada siguiente
La pelota vuelve al Labrit: este sábado se abre de nuevo el frontón pamplonés con el Masters Caixabank