Eta, bat-batean, beterano

Julen Retegi Aspeko pilotaririk zaharrena da 33 urterekin, eta etzi 11. aldiz ekingo dio lau eta erdiko txapelketari. Urte ona egin du, eta abenduan kontratua berritzea espero du

Berria. Aspeko pilotari zaharrena da Julen Retegi (Iruñea, 1985), eta Aitor Mendizabal zerrendako bigarrenak baino lau urte gehiago ditu. «Jada hasia naiz garai bateko pasadizoak-eta kontatzen! Kar, kar… Ez naiz beti aholku ematen ibiltzen diren horietakoa; hori bai, galdetzen badidate gustura laguntzen diet gazteei». Grazia egiten dio 33 urterekin beterano moduan tratatua izateak, bera hasiberria zenean makina bat beterano baitzeuden. «Agirre, Azpiroz, Esain… Asko ikasten zen haiekin, eta uste dut oraindik ere garrantzitsuak garela. Gazteek, ikasteko, partidei eutsiko dieten aurkariak behar dituzte».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Retegi BI
Entrada anterior
Irribarria y Zabaleta conquistan San Saturio
Entrada siguiente
Iker Irribarria, kaiolan ere eroso sentitzeko lanean