2022ko buruz buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2018ko Masters torneoko finaleko partida, Nafarroa Arenako pilotalekua jendez lepo beteta dela, Iruñean

Maiatzaren 29an izango da partida, 3.000 eserlekuko pilotalekuan. Masters torneoko bi finalerdiak eta finala ere bertan jokatuko dira

Berria. Nafarroa Arenako frontoia ari da pilota munduan bere tokia egiten, apurka-apurka. Esku Pilotako Enpresen Ligak (EPEL) atzo baieztatu zuen 2022ko Buruz buruko Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko dela, lehendabizikoz. Maiatzaren 29an jarri dute finala, eta partida atzeratzeko aukerarik ez da egongo. Akordioa pilota enpresak eta Nafarroa Arena kudeatzen duen NICDO enpresa publikoak itxi dute.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1879/020/001/2021-11-27/2022ko-buruz-buruko-finala-nafarroa-arenan-jokatuko-da.htm.

Etiquetas / Etiketak: navarra arena buruz buruko
Previous Post
Urrutikoetxea ataca, sufre, defiende y suma el punto
Next Post
Festival clásico en Eibar