Buruz buruko txapeldunak eten egin du Asperekin zuen kontratua, eta enpresa berriarekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera
Berria. Ezustekoan iritsi da berria pilotan: Erik Jakak Aspe enpresa utzi du, eta Baikorekin ariko da maiatzaren 1etik aurrera, 2024ko abenduaren 31ra arte. Lizartzako (Gipuzkoa) aurrelariak hilaren 24an jokatuko du azken partida Asperekin, Logroñon (Espainia). Egun horretan esango dio agur Eibarko (Gipuzkoa) enpresari.