Abel Barriolak maiatzaren 6an jokatuko du azken partida, Iruñean

Hilabetez luzatuko diote kontratua, eta partida batzuk jokatuko ditu aurretik pilotaleku klasikoetan

Berria. Berak eskatu bezala, Iruñean jokatuko du azken partida Abel Barriolak. Azken partida Eibarren jokatuko zela zabaldu bazen ere hasieran, Aspek iritzia aldatu du. Eguna ere uste baino beranduago izango da, maiatzaren 6ean izango baita, larunbatez. Kontratua apirilean bukatzen zaio, baina data faltak medio, maiatzaren 5era atzeratu dute. Aurretik, dena den, jokatzen jarraituko du, eta litekeena da azken partidaren bat jokatzea Eibarren eta Tolosan. Behin kontratua bukatuta, Barriolak ez du Aspen jarraituko teknikari edo intendente posturen batekin.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Barriola
Previous Post
La final del Parejas se jugará el 9 de abril en Bilbao
Next Post
Irribarria y Rezusta, compromiso de empresa en Eibar