Afixaren erdian

Peio Etxeberria pilota sotamanoz astintzeko prestatzen, buruz buruko txapelketako partida batean

Peio Etxeberriak lau eta erdiko San Fermin torneoan eman dio jarraipena buruz burukoaren bide onari. Astelehenean Altuna izango du aurkari, Eibarren.

Berria. San Joan eguna berezia da Aspeko bulegoetan. Eibarko jaietako egun nagusia da, eta Astelena pilotalekuan jokatzen den azken jaialdia udako lozorroaren aurretik. Hemerotekan pixka bat murgiltzea nahikoa da enpresak ahalegin berezia egin ohi duela ikusteko. Puntako jaialdiak antolatzen ditu etxeko jaietan. Aurten, astelehen honetan jokatuko da, eta ezohiko izen bat egongo da afixaren erdian, partida nagusiarentzat gordetako tokian: Peio Etxeberria. «Jaialdi oso garrantzitsua da. Pentsa, lehen partida jokatzeak ilusioa egiten zidan, hura jokatzeko itxaropena nuen, bada pentsa orain estelarra jokatuko dudala». Jokin Altunaren aurka ariko da, lau eta erdiko San Fermin torneoko kanporaketan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: p etxeberria
Previous Post
Julen Egiguren: “Txiki-txikitatik amestu dut profesionaletan aritzearekin”
Next Post
Un cuadro cada vez más joven