Aimarrek urteetan pairatutakoa sufritzea ari zaio tokatzen Altunari

Zabaleta beste behin izugarri batekin, aukerarik txikiena ere ez diete eman nafarrek ezinean aritu diren amezketarrari eta Arangureni

Gara. Mastersean ezker hankarekin sartu baziren ere –lehen hiru partidak galdu zituzten–, Aimar Olaizolak eta Jose Javier Zabaletak nagusitasunez lortu zuten igandean Ogetan jokatuko den finalerako txartela, ligaxkan Gasteizen bertan bezala, Jokin Altuna eta Aitor Arangureni Hondarribian 7-22 gailenduta. Bezperan Vianan bezala, atzelari garailea izan zen finalerdiko benetako protagonista, Jose Javier Zabaletak hasieratik izan baitzuen partidako aginte makila. Eskuetatik justu antzean bukatu zuela esan bazuen ere, nafarrak ikaragarrizko zuloak ireki zituen, Jokin Altuna erabat jokotik deskonektatua izan zuen eta, gainera, ez Aimar Olaizolak ez berak ez zuten akats bakarra egin partida osoan eta hala ezinezkoa da bikote honi irabaztea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Zabaleta
Previous Post
Vuelo directo a la final del Ogeta
Next Post
Olaizola II pone en vilo a la pelota