Altuna III.a-Mariezkurrena II.ak bikain ekin diote binakakoari

Jokin Altuna, atzo

Nagusitasun handiz irabazi diete Jaka-Martijari Eibarren, txapelketako estreinako norgehiagokan: 22-11

Berria. Bikain hasi dute urtea eta binakakoa Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak, indartsu. 22-11 hartu zituzten mendean atzo Erik Jaka eta Julen Martija, Eibarren (Gipuzkoa), txapelketako estreinako partidan. Emaitzak agerian uzten du Altuna III.a-Mariezkurrena II.aren nagusitasuna. Aurkariak baino askoz gehiago izan ziren. Aurrean, amezketarra berriro nagusitu zitzaion lizartzarrari: 11 tanto egin zituen, eta bakarra huts egin. Jakak, ordea, bost egin eta bost galdu zituen. Aurrean, nagusi, baita atzean ere. Mariezkurrena oso sendo aritu zen: bi tanto egin zituen, eta bost galdu; Martijak, berriz, ez zuen tanto bakar bat egin, eta lau galdu zituen.

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, jaka, mariezkurrena ii, Martija
Previous Post
La prueba del algodón para Olaizola II-Rezusta
Next Post
Altuna y Mariezkurrena: amenaza desde el primer día