Altuna III.ak eta Martijak hirugarren garaipena lortu dute

Asegarceko bikoteak 22-15 irabazi dio Ezkurdiak eta Zabaletak osatutakoari. Altuna III.a izan da onena

Berria. Altuna III.a-Martijak hirugarrenez irabazi zuten atzo Binakako Txapelketako ligaxkan. 22-15 hartu zituzten mendean Ezkurdia eta Zabaleta, Labriten, laugarren jardunaldiko hirugarren partidan. Beste behin, aurrelari amezketarraren lana erabakigarria izan zen, bikain aritu baitzen: hamahiru tanto egin zituen. Haren jardunak desorekatu zuen neurketa hasierako lehen tantoetan izan zen parekotasuna. Ezkurdia-Zabaleta, berriz, ez ziren aritu aurreko bi partidetako mailan.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia, Martija, Zabaleta
Previous Post
Konfiantza, non zaude?
Next Post
Altuna III y Martija, líderes gracias a su tercera victoria (15-22)