Altuna III.a 29an berragertuko da Mungian

Amezketako aurrelaria, ezkerreko eskuko hatz erakusleko lesiotik sendatzen jarraitzen duena, Mungiako kantxetara itzuliko da 4 ½ San Fermin Torneorako.

Jokin Altunak enpresarekin hitzartu du berriro agertzeko epea luzatzea, eta ekainaren 24an Eibarren egin ordez, bost egun geroago Mungian izatea. “Orbaintzea oso ondo doa, eta orain eskuak gogortzea dagokit. Gainera, entrenamendu onak egin nahi ditut berme guztiekin ateratzeko”, dio Altuna III.ak. Mungian Peio Etxeberria izango du aurkaria.

Bestalde, Eibarko San Juan jaialdi tradizionala honela geratuko da:

Zabala-Bikuña // Egiguren V-Tolosa

IrribarriaMartija // DarioZabaleta

Victor Arbizu //Salaberria-Gaskue

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Previous Post
Patxi Eugi, recuerdos de campeón
Next Post
Jokin Altuna vuelve el 29 de junio