Altuna III.a baja izango da Eibarren

Jokin Altunak baja berretsi du asteazkenean Astelenan jokatuko duen partidarako

Altuna III.ak proba bat egin du Amezketako pilotalekuan eta bere sentsazioak negatiboak izan dira. Eskuineko eskuak indarge jarraitzen du eta bere tokia Danel Elezkanok hartuko du. “Amezketako frontoian proba bat egin dut, eta eskuina oraindik prest ez dagoela ikusi dut», zehaztu du Jokinek.

Altuna III.ak bere ibilbide-orriarekin jarraituko du, ahalik eta lasterren berragertzeko. “Masajeak eskuan hartuta jarraituko dut eta Binakakoaren bigarren jardunaldiari begira beste proba bat egingo dut. Binakakoa jokatzeko irrikan nago”, aitortu du Altunak.

Altuna III.aren bajak hainbat aldaketa eragin ditu karteldegian.

Etiquetas / Etiketak: ,
Previous Post
Peña eta Mariezkurrena freskoago iritsi dira partida erabaki duen azken zatira
Next Post
Elordi: «Halako aukerekin hartzen diozu zentzua eguneroko lanari»