Altunak erabaki du

Altuna eta Martija bizkarretik elkar hartuta, atzoko partidan

Azken txanpara 18-16 atzetik iritsi arren, Altuna eta Martija gai izan dira lehia iraultzeko. Victor eta Albisu kanpoan gera daitezke gaur

Berria. Partida ona eta bizia jokatu zuten atzo, Labriten, Altuna III.ak-Martija eta Victor-Albisu bikoteek, finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Lehendabiziko partida galdu eta gero, biek garaipena behar zuten, eta Altunaren klaseak erabaki zuen lehia: 22-19. Azken bi tantoetan hark hartu zuen ardura, eta, hala, Martijarekin batera finalerako sailkatzeko aukera dute oraindik. Hurrengo igandean kale edo bale egiteko partida izango dute Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra. Txanponaren beste aldea Victor eta Albisu izan ziren. Finalerdietako ligaxkako lehen partidan emandako itxura alde batera utzi, eta norgehiagoka oso serioa jokatu zuten. Baina ez zen nahikoa izan. Gaur Elezkanok eta Rezustak Irribarriari eta Zabaletari irabaztea behar dute, sailkatzeko aukera apurrei eusteko.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, altuna III, Martija, Victor
Previous Post
Sesión de escapismo de Altuna y Martija
Next Post
Irribarria-Zabaleta estarán en la final si ganan mañana en el frontón Bizkaia