Altunak eta Ezkurdiak baztertu egin dituzte pilota bizienak

Gustuko pilotak izango dituzte buruz burukoeren finalerdian, eta ez batak ez besteak ez du presiorik sumatzen

Berria. Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak zintzo onartu dute euren helburuetan ez zela sartzen buruz burukoaren finalerdietan sartzea. Igandeko partidarako pilota aukeraketan onartu dute biek, Bilboko pilotalekuan, eta horregatik bat egin dute presiorik sentitzen ez dutela esatean. Apustuak parean irtengo dira, ez dago faborito garbirik, hala ere Altuna ez da iritzi bereko. «Niretzat Joseba da faboritoa, eskarmentu gehiago du, eta adin hobea. Nire ustez pilotariek hobetu jokatzen dute 28 urterekin 22rekin baino».

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, ezkurdia
Previous Post
“Estoy orgulloso del año que llevo”
Next Post
“El favorito es Ezkurdia, se juega más con 27 años que con 22”