Altunarekin broma gutxi

Jokoan ia beti defentsan aritu arren, Altuna III.ak eta Tolosak 22 eta 21 irabazi diete Peñari eta Mariezkurrenari. Finalerdietarako sailkapena eskuratu dute Amezketakoak eta Anoetakoak

Harmailetako giroa bera bezalaxe, partida eroa eta emozio handikoa ikusi ahal izan zuten atzo Iruñeko Labrit goraino bete zuten pilotazaleek. Tanto distiratsuak izan ziren tartean, baina ez zen norgehiagoka ona izan. Ezta gutxiagorik ere. Hori bai, amaierako emozioak estali zituen ordura arteko akats denak. Jokoan askoz gehiago izan ziren Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrena, baina eroso lortu beharreko puntua korapilatu egin zitzaien azkenean. Eurek mantendu zituzten bizirik Jokin Altuna eta Xabi Tolosa. Eta Amezketakoaren magia nagusitu zen amaieran. Txokoan egindako dejada bati esker euren zakura joan zen puntua, eta finalerdietarako sailkapena eskuratu zuten. Baikokoak, borrokan jarraitu beharko du.

+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1942/021/001/2023-02-12/altunarekin-broma-gutxi.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, mariezkurrena ii, Peña II, Tolosa
Previous Post
Altuna III se merece un respeto
Next Post
Elordi y Zabaleta siguen sin fisuras