Amets bat galdu, bestea bilatu

Jon Jaunarenak herenegun jokatu zuen profesionaletako azken partida, 27 urterekin. Gaziak eta gozoak izan ditu, baina eskuetako arazoek erretiroa hartzera behartu dute.

Berria. Hogeita zazpi urterekin pilota uztea ez da ohikoena. Urte berean promozio mailako buruz buruko, binakako eta lau eta erdiko txapelduna izatea ere salbuespena da. Eskuko minak, ordea, eta tamalez, ohikoak dira pilotan. Jon Jaunarenak (Leitza, Nafarroa, 1992) hirurak ezagutu ditu: 2012an irabazi zituen hiru txapelak, eskuko minak gero, eta, orain, erretiroa gazte hartzearen erabaki zaila. Herenegun jokatu zuen profesionalen mailako azken partida, Leitzan, bere herrian, familia, lagun, entrenatzaile, eta kideen aurrean. Retegi Bik eta berak 22-19 galdu zuten Peio Etxeberria eta Iñigo Bikuñaren aurka.

Guztia irakurri

Etiquetas / Etiketak: jaunarena
Previous Post
Mariezkurrena II, baja en Zarautz
Next Post
Altuna III y Martija pelearán para que el Torneo de Zarautz tenga una final de ASPE